Beñat Gaztelurrutia: “Ohiko azoka izango da aurtengoa eta aurreko urteetako jendearen erantzuna espero dugu”

Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar du azterketak, nobedadeak nolakoak diren, kalitatea, nolako harrera duten… Hor aldagai asko daude aztertu beharrekoak, Beñatek adierazi digunez. Azokak kulturaren plaza izan nahi du, sormen-diziplina askotan. Azokako guneen inguruko informazioa emateaz gain Durangaldeko euskararen eta euskalgintzaren inguruan ere apur bat berba egiteko tartea hartu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xabier Monasteriorekin, ERROAren Durangoko erakustokian

az. Abe 7 , 2022
Durangoko Azokan egin dugun lehendabiziko geldialdia Artekaleko 45. zenbakian izan da, bertan baitago ERROA argitaletxearen erakustokia. Aurtengo nobedade nagusia Amaiur! Libera State liburua dugu, Asiskok marraztutako eta idatzitako eleberri grafikoa. Orain dela 500 urte Amaiurreko gazteluan gertatutako konkista-gerraren eta okupazioaren historia kontatzen du liburuak, garaiko izen eta deiturekin. Korsikako Ajjaciun, […]

Honekin lotuak