Koronabirusaz, kultura zientifikoaz eta beste Ana Galarragarekin solasean

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran  zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia egiten aritu baita dibulgazioan zenbait hedabidetan. Urtebete pasa da Koronabirus kasuak gurera iritsi zirela, urtebete pandemia gurekin dela, eta neke pandemikoa, txertoari buruzko eztabaidak, ulertzen ez diren erabakiak eta jarraibideak ohikoak bihurtu zaizkigu… Zientzia, komunikazioa, eta bizi dugun egoera izan ditugu hizpide berarekin eta, hemen, solasaldiaren laburpena duzue entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZINEA: 80 egunean eta Adelen bizitza pelikulak

al. Mar 1 , 2021
Gaurkoan bi pelikula izan ditu hizpide Ane Urkiolak. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Lehenengo “80 egun” fila izan dugu hizpide.  Gai ausarta aukeratu zuten pelikularako, 70 urte inguruko bi emakumeen […]

Honekin lotuak