Adur Larrea marrazkilariak Lurbinttoko ohoinak liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Elkar argitaletxeko Juan Mari Larrartek lagunduta. Ohoinak aipatzen zituen bertso zahar batetik abiatuta, ikerketari ekin zion Larreak. Liburuko marrazkiak berak eginak dira, noski, baina aurreko eleberri grafikoetan ez bezala, oraingoan testuak ere berak eginak dira. Iaz EKE-Elkar literatura beka eskuratu zuen Larreak, lan hau burutu ahal izateko. Liburuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu, elkarrizketan eta ondoko aurkezpenean.
Deskargatu hemen.