7 katu gaztetxeak Solokoetxeko igogailuaren negozioa salatu dute

7 Katu gaztetxeko kideak izan ditugu gurean. Solokoetxeko  eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi dira, kexu daude, izan ere ez dute beharrezkoa ikusten, bat egiten dute gainera Solokoetxeko bizilagunekin. Uda aurrerik Bilboko udalak publiko egin zuen Solokoetxeko eskaileretan igogailua berriaren  proiektuak 1.875.751,93€-ko aurrekontua duela. Abisurik gabe obrak hasi dira eta Gaztetxeko jarduna baldintzatzen dute.  Igogailu berriak espazioa guztiz aldatuko du. Gaztetxeko plaza itxi dute  eta  ortua zuten gunea desagerrarazi dute. Puntu beltzak areagotu dira jada, eta igogailuak eraiki ostean horrela izaten jarraituko duela adierazi digute. Gaztetxeak 16 urte beteko ditu urtarrilean eta dagoneko urteurrenaren jardunaldiak prestatzen ari dira ‘Gurea eta zuena’ aldarriarekin ospatuko dute urteurrena.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Café bar Bilbaok eta Tartean teatroak antolatutako 20.antzerki laburreko sariketa martxan da

og. Abe 22 , 2022
Café bar Bilbaok eta tartean teatroak 20.antzerki laburreko sariak antolatu ditu. Mikel Martinez aktoreak ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Abenduaren 31ean bukatuko da gidoiak aurkezteko epea. Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errazekoak. Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru […]

Honekin lotuak