Café bar Bilbaok eta Tartean teatroak antolatutako 20.antzerki laburreko sariketa martxan da

Café bar Bilbaok eta tartean teatroak 20.antzerki laburreko sariak antolatu ditu. Mikel Martinez aktoreak ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Abenduaren 31ean bukatuko da gidoiak aurkezteko epea. Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errazekoak. Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru jaialdian estreinatuko da irakurketa dramatizatuaren formatuan eta, interesik balego, bai euskaraz zein gaztelaniazko gidoiek Bilboko Pabiloi 6ko Antzerki Arineko jardunaldietan estreinatzeko ekoizpenerako laguntza jasoko du.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Tomas azokako zuzeneko saioa entzungai

og. Abe 22 , 2022
Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Honekin lotuak