Elorrioko Txitxirri ikastolak antolatu du aurtengo ibilaldia. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Elorrion, aurretik ere 1999 eta 2006an egin zen. Baina, Ibilaldia ez da jaialdi soil bat, urte osoan zehar garatuz doan proiektua baizik. Era honetan, urte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak bete nahian. 2020ko maiatzaren 31n ospatuko dugu aurtengo Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaraz ospatzeko eguna izatea nahiko genuke, ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz. Gaurkoan David Cobos izan da gurean, Txintxirri ikastolako zuzendaria.
Deskargatu hemen.