Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da, 2018ko urria eta abendua bitartean. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon identitatean eragin eta auzokideon sarea sendotzeko asmoz. Jai batzordearen hiru helburu finkatu ditu; Urtean ezagunak diren datak baliatuz, auzokideentzako ekimen soziokulturalak antolatzea: Euskararen eguna, gabonak, inauteri txikiak… Alde Zaharrean ekintza propioak proposatzea: Auzoko jaiak, triatloi herrikoia, erakusketak, kaleko zinema… eta Auzokide guztion koordinazio sarea sortzea. Bilera irekiak egingo dituzte martxo eta apirila bitartean eta ekainaren batean Zaharrean Berri eguna antolatuko dute.
Deskargatu hemen.