Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin euskara ikastearen prozesuaz solasean

Gaurkoan Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen inguruan mintzatu gara, izan ere askotan entzun izan dugu euskara munduko “hizkuntza zailenetako” bat dela. Topikoa dela argi dugu, izan ere hamaika adibide ditugu mito hori ezeztatzen dutenak. Horietako batzuk gezurtatu ditugu gure mikrofonoetan, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek euren ikasketa prozesua nolakoa izan den kontatu baitigute. Euskara ikastearen prozesu aberatsaren inguruan berba egin dugu, izan ere badira urteak Gabriel Aresti euskaltegiak Plus ikastaro trinkoak eskaintzen dituela, motibazioa, aisialdia eta praktika uztartzen diren ikastaro bereziak, euskaran eta euskal kulturaren unibertsoan murgiltzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur ez dago eskolarik: Din don dan, Gabonak dira

lr. Abe 24 , 2022
Gaur egun Olentzero prestsonaia maitagarria da baina jentilen garaian ez zen oso maitatua. Jentilak desagertu zirenean bera ez zen haiekin joan lokartu zelako. Hau desastrea! Entzun gaurko irratisaioa olentzeroren benetazko istorioa ezagutzeko!. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221214_gaurezdagoeskolarik_gabonak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak