POTTO: Kopla Txikien VIII. Lehiaketa eta Etxebarriatarren “Kolpatuz” diskoa

POTTO saio berezia egin dugu gaur Bilbo Hiria irratian, izan ere, errima gutxi eta prosa asko zabaldu dugu, musika eta desafinatutako kantekin batera. Bilboko Konpartsen eskutik Kafe Antzokia bisitatu dugu, eta Kopla Txikien VIII. Lehiaketa ezagutu. Biba aratusteak! Bizizaleak, Hau Pittu Hau, Altxaporrue, Uribarri, Sin Kuartel eta Algara konpartsen kantu eta desenkantuak zabaldu ditugu…

Bestalde, Joseba Santxoren prosa bixia, Roberto Etxebarria eta Miren Etxebarria bikoaren KOLPATUZ diskoaren goratzea eta ALBEren eskutik asteburu honetan Algortan den zita handia hedatu dugu: ABRA sariketa, Beñat Vidalen ahotan.

Biba el verso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Patinak jantzita, dantzan ibili gara

ol. Ots 17 , 2023
Dantzan aritu nahi? Irristaketa artistikoa ezagutu dugu Kirol Eskirol saioan. Ainhoa Galdeano lerrokako gurpilen patinetan irristaketa artistikoan dantza librean aritzen zaigun munduko txapelduna eta Euken Alberdi etorkizun oparo-betean izotz-pistetako mundua konkistatuko duen gaztea. Kolaboratzaileen berbak, Itsaso Madariaga korrikolari gaztearen errekor berria eta musika! On egin. Hauxe duzue…. KIROL ESKIROL. ! […]

Honekin lotuak