Otsailaren 23an Algortako Aizebarri  kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.

Hauxe dugu POTTOren azken kolpea. Atsedena zain dugu, eztarri urratuak osatu eta burua aireztatu beharra… 2021-2022 ikasturtearen akabuko bala honetan Araba-Bizkaia elkartu ditugu: 1- Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako bertsolari txapelketaren finala aletu dugu eta, aukeraketa diktatorialean, final handian izan ziren hainbat ariketa eskaini ditugu (BIBA Peru Abarrategi, bejondeizula, […]

POTTO saioaren 290. saioa hedatu dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Apirilaren hasiera eta akabu egunetan izan ziren bi saio aletu ditugu: Mungia eta Algorta. Bertan 6 bertsolari izan ziren kantuan, eta seiren (eta beste batzuen) kantuak ekarri ditugu. Ibon Larrazabal “Larra”ren aginduetara Mungiako Torrebillela aretoan kantuan izan ziren Onintza Enbeita, […]

Algortako bertso eskolak iganderako Albe Gala antolatu du. Bertan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariak kantuan arituko dira, Josu eta Aritz Landeta musikarien laguntzarekin. Gainera egunean Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egingo dute. Imanol Uriak ekarri dizkigu xehetasunak. Igeretxe hotelean izango da zita. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_albe_gala_imanol.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Algortan  trap estetikan oinarritutako ekitaldia egongo da Algortako kasinoan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira  kantuan, eta saioa otordutxo batekin lagunduko dute. Atrapatu arte izenburuarekin  bertsotan arituko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211105_unai_mendiburu_atrapatu_arte.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean Hitzaren Dantza jaialdia ospatuko da Algortako Muxikebarri antzokian. Atik Zra, bertsoak, dantza eta musika batzen dituen ekitaldia da Hitzaren Dantza jaialdia. Joseba Santxok ekarri dizkigu xehetasunak. 2015ean abiatu zen Hitzaren Dantza ekimena eta urte hauetan egindakoaren errepasoa egingo dute larunbatean, beraz, urriaren 3an, Muxikebarrin ospatuko da jaialdia. Bertan, Itsaso […]

Albek  bertso saio mundial berezia antolatu du asteazkenerako. Bertsolaritzak rol jokoarekin bat egingo du,  fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin: Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia ATOPIArekin elkarlanean. Xabier Landabideak ATOPIA rol jokoaren kideak azaldu digu nolakoa izango […]

Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, […]