SOLASALDIA: Via Campesina eta giza eskubideak

Gauza jakina denez, Bruselan ospakizun arranditsuak izan dira giza eskubideen aldarrikapenaren urteurrenaren karietara.
EHNE sindikatuko kide den Iratxe Arriola bertan izan da Via Campesina nekazari federazioaren izenean. Talde horren bozeramale gisa, gauza bat azpimarratu nahi izan du Iratxek gainerako guztien gainetik: egungo egunean, giza eskubide zibil eta politikoez hitz egin baino, hobe dela giza eskubide sozial, kultural eta ekonomikoez hitz egitea, hauexek gainontzeko guztiak hartzen dituztelako beren baitan. Hogeiren bat minutuko iraupena duen solasaldi honetan Iratxe Arriolak sakonki jorratzen du gaia.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Ibaizabal telebista

az. Abe 10 , 2008
Pasa den udaberriaren hasieran izan genuen horren berri: Bilbon Lurreko Telebista Digitala izango genuela alegia, eta euskaraz jakina. Bilbon ere beharrezkoa den euskara trinkotzeko beste ahalegin bat indarrean jarri zuten berehala, kontuan hartuta gehien jota 2012rako itzalaldi analogikoa izango dela. Lurreko Telebista Digitalaren bitartez seinale hobea eta kanal gehiago izango […]

Honekin lotuak