Entzuten ari garena Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako sortutako ahots automatikoa da. Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, oraingoan testua ahots bihurtzeko sistema neuronala sortu du. Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea da eta, berak azaldu digunez, Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, beste behin ere, hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, digitalizazioaren eremuan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzeko helburuarekin. Oraingo honetan, testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu, eta haiek gizartearen esku jarri.
Deskargatu hemen.