Bilboko Mugimendu Feministak zainketen merkantilizazioaren aurka kalera ateratzera dei egin du #martxoak8

Bilboko Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du zainketen merkantilizazioaren aurka. Asteazken honetan, martxoaren 8a, Bilboko Mugimendu Feminista kalera aterako da “zainketen merkantilizazioa” salatzeko eta alternatiba gisa “zaintzarako eskubide kolektiboa” proposatzeko. Bilbon  egindako prentsaurrekoan, mugimenduak agerian utzi nahi izan du “gizonezkoen ihesa eta zainketen merkantilizazioa”, eta nabarmendu du “bizitzari eusten dioten zainketak emakumeek egiten jarraitzen dutela, batez ere, migratuta eta arrazializatuta”. Bilboko Mugimendu Feministak, alternatiba gisa, “zaintzarako eskubide kolektiboaren alde” egiten duela adierazi du. Azaldu dutenez, “zaintza-sistema publiko komunitario baterantz jotzeko” borrokatuko dute. Horrela, egungo “gizarte antolaketa heteropatriarkala, kapitalista, kolonialista, antigitanoa eta kapatizista” errotik eraldatzea aldarrikatzen dute. Zainketen negozioa amaitu zaizue lelopean. Feminismoa da alternatiba, manifestazioa martxoaren 8an, asteazkenean, abiatuko da, 19: 30ean, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Ni ez naiz Mikel Laboa" Komikia Harkaitz Cano eta Joseba Larratxerekin

ar. Mar 7 , 2023
  Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]

Honekin lotuak