Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat hasi du: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua. Euskara taldeen federazio izatetik, mugimendua izatera igaro dira, eta aurrerantzean norbanakoek ere parte hartu ahal izango dute. Jon Zapata Taupako aktibazio arduradunak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi adierazi du Topaguneak abiatutako lan ildo eta helburuekin jarraituko dutela. Eta gaineratu du, Euskaraldian murgilduta daudela; eta aurrerantzean garapen prozesu batean egongo direla sartuta.
Urteko gure azken programan, 2024ko albiste teknologiko nabarmenenak errepasatzen ditugu. Jorratutako gaien artean, Japoniak bere administrazio publikoan disketeen erabilera ezabatzeko hartutako erabakia, César Aliertaren heriotza eta Europan DMCAren ezarpena nabarmentzen ditugu. Horrez gain, WorldCoinen Espainiako operazioen etena, webguneen desagerpena eta Wayback Machineren papera aztertzen ditugu, baita uztailean CrowdStrike antibirusaren eguneratzeak […]