PIPERPOLIS: “Ni ez naiz Mikel Laboa” Komikia Harkaitz Cano eta Joseba Larratxerekin

 

Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, ez da ohiko biografia bat, baizik eta Laboaren bizitzari buruzko kontakizun poetiko bat, musikariaren hainbat alderdi eta bere bizitzako eta ibilbide musikaleko hainbat pasarte erakusten dituena.Laboaren esentzia harrapatzea, bere istorioa kontatzea eta nor izan zen transmititzea, erronka handia da, horregatik erretratatu nahi izan dute Laboa  poliedrikoa, umoretik eta euskal kulturarekiko eta abeslariak  donostiarrak utzi zizkigun kantuekiko maitasunetik. Gurekin izan dira Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Landareen ahaztura, zuhaitzen inteligentzia eta komunikazio gaitasunak

az. Mar 8 , 2023
Bizitza zaintzen ikasten hasi ginen lehengoan, onddoen inguruan mintzatu ginen, eta oraingoan zuhaitz eta landareen ahanzturari erreparatuko diegu. Inteligentziadun izaki bakarrak ez gara gizakiok, ezta ornodunak ere. Frantziar botanikaria den Francis Hallék basoen inguruko ikerketak egin ditu, zuhaitzen mugimenduez, harremanez eta inteligentziaz aurkikuntza bitxi asko egin ditu. Eukaliptoak lotsatiak direla, […]

Honekin lotuak