Elhuyar Zientzia azokak 700 gazteren proiektuak bilduko ditu asteburuan Areatzan

Asteburuan ospatuko da Areatzan Elhuyar zientzia azoka. Elhuyar Zientzia Azokak 3 egun iraungo du, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egingo da. 60 ikastetxetako 700 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektutik gora egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 7 talde etorriko dira. Ekainaren 4an (igandea) egingo da sari-banaketa. Ikerketa-enpresetan egiteko egonaldiak, ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak jasoko dituzte.

Ostiralean Bilbo Hiria irratiak Areatzatik zuzeneko saio berezia eskainiko du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #199: Just Mustard, Lion Lunadon, Hiuzz, Olaia Inziarte, Desgaraian, Jack Broadbent

ar. Mai 30 , 2023
Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko […]

Honekin lotuak