“Bidea da borroka” Beñat eta Unai Gaztelumendik sortutako komikia dugu, Bertsolari aldizkariak argitaratua. Bertsolaritzatik belaunaldi baten erretratua egiten du, Martin Artola da protagonista, bidean doa, final handira, eta kotxean bidean bere bizitzaren errepasoa egiten digu. Anai biek bizitakoaren erretratua egin dute. Kezka gai dituzten auziei buruz aritzeko baliatu nahi izan dute argitalpena, eta horri segika trazatu dituzte pertsonaia nagusia zein ingurukoak. Asteartean Bira kulturgunean aurkeztuko dute komikia.
Deskargatu hemen.