Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian kontzertua izango da: Eire eta Ithaka taldeak arituko dira oholtza gainean. Gurekin mintzatu dira Ithaka taldeko Eneko Eizagirre eta Eireko Eire Maia. Haien hitzetan kontzertu oso berezia izango da eta gaineratu dute sorpresaz bete egongo dela. Motibazio handia dutela azpimarratu dute Eirek eta Enekok, eta azken hilabeteetan burutik kendu ezin duten data bat dela gaineratu dute.
Kontzertua 21:30ean hasiko da Bilboko Kafe Antzokian, eta sarrera doan da, aforoa bete arte.
Deskargatu hemen.