MUSIBLA #199: Just Mustard, Lion Lunadon, Hiuzz, Olaia Inziarte, Desgaraian, Jack Broadbent

Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko zaitu 80ko sintetizadore, gitarra eta erritmo tribalekin. Sartu zaitez eta disfrutatu. Bide beretik datoz Hiuzz taldeko kideak, rock indartsuarekin, fuzz soinu lakarrak eta istorio gertuak. Euren azken grabazioak Epea du izena eta bertako zikinkeria sonoroak harrapatuko zaituzte. Lehengo lepotik burua izenarekin batailatu du Olaia Inziarteren azken artefaktu luzea. Indartsu sartu da bere “Behe Klasekoa” abestiarekin, baina ez da grabazio honek duen abesti gozagarri bakarra, hamar abesti bildu ditu, zein baino zein. Raul Bernalek disko txiki baina guztiz intentsoa kaleratu du Fig.1 izenpean. Lau abesti baino ez, lau abesti handi. Desgaraian taldearen musika dator ondoren, euren Gauden Aldian diskotik bi abesti delikatu eta magiko ekarriko ditugu gaur. Eta bukatzeko soinu klasikoak. Jack Broadbent erresuma batuko musikaria dugu, blues, bluegrass, eta inguru horietatik bidaiatzen da eta bidaia horretatik eguneroko musikala dakarkigu guztion gozamenerako. Bere azken diskoa Ride du izena.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Prototipoak' forma artistiko berrien bienala gaur hasiko da Alhondegian

ar. Mai 30 , 2023
Gaur abiatzen da Prototipoak arte jaialdi, bi urtean behin ematen den arte ekintza da. Aste honetan artistak eginiko prozesu artistikoak erakutsiko dute gaurtik aurrera. Dantza, eskultura, zinema, performanceak, espazio publikoaren esku hartzeak eta bestelako proiektuak izango dira bienalean. Euskal Herriko nahiz atzerriko artistek hartuko dute parte. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_prototipoak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak