POTTO: Indautxuko jaietan eta Mekoletako saiotxoan egon gara

Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak!
Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu.
Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal.

Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan Bilbo Hiria irratiaren urteurren jaia ospatu genuen Josu Zabala lagunak antolatuta, eta bertan izan zen saiotxoa duzue entzungai (azken buruko handi). Joseba Barandiaran eta Aitor Esteban “Garrote” izan ziren kantuan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko 53. Liburu Azoka gaurtik ekainaren 11ra Areatzan

og. Eka 1 , 2023
Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan. Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. […]

Honekin lotuak