Bilboko 53. Liburu Azoka gaurtik ekainaren 11ra Areatzan

Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan.

Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. Gainera, ekarritako nobedadeei buruz ere aritu dira saltzaile eta editoreak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Selektibitatea, unibertsitatea eta hezkuntza sistema Argia astekarian

og. Eka 1 , 2023
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azalean hauteskundeen emaitzak nabarmendu dituzte baina gaurko atalean bestelako gaiak komentatu ditugu. Selektibitatea datorren astean izango dute hego Euskal Herriko gazteek. Hori aztertu dute eta unibertsitateak eta hezkuntza sistemak dituen arrakalak aztertu dituzte. Argiak plazaratu berri duen komiki berria aipatu dugu, bertsolaritza […]

Honekin lotuak