POTTO: Arabako Bertsolari Txapelketaren finalera begira, Aintzane Irazustarekin

Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri ditugu. Hurrengo saioan, txapelketitisak beteko gaitu, Arabako zein Nafarroako finalen laginak izango ditugu entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Los Hollister taldearen lan berria ezagutu dugu

ol. Mar 29 , 2019
Gaur Bilbo Hiria irratian Los Hollister taldea dugu bisitan, lehen lana esku tartean dutela hurbildu zaigu Iruñeko taldea. 2017an sortutako taldea da Los Hollister, Javier Etxebarria, Montxo, Juanlu eta Juan Carlos Aizpuru eta Natxo Zabalak osatzen dute. Hala ere, ez dira hasi berriak, beste proiektu eta talde handietan ibilitakoak dira, […]

Honekin lotuak