Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak! Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu. Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan […]

Iñakiren tabernako bertso-bazkariaren laginak entzungai POTTOn, aukeraketa diktatorialean, PRIMIZIA MUNDIALEAN. Potojorran bertso-eskola geriátrico eta Bilbo Hiria irratiaren eskutik, MIHILUZE saioan eskuratutako sosak lagun… Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña kantuan. Eskerrik asko Axier Goñi “xuelto”, Joseba Barandiaran , Guti , Eluska, Abarkas + Ainhoa Arregi ! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/230426_potto_maiale_egana.mp3 Deskargatu hemen.

Bizikleta, txirrindula… Bi gurpilen gainean ibili gara gaurko saioan. Igor Anton ekarri dugu programaren erdigunera, eta berba azkar eta zuzenean ekarri digu bizikletaren izana eta egina. Lasterketa handietan lortutako loriak eta ezinak, istripuak eramandakoak, etorkizunak dakarkeena… Jabi Secok Bilboko BIZIZ BIZI elkartearen nondik norakoak ekarri dizkigu, Aritz Goiriena elkarrizketatu dugu, […]

Ongi etorri Bilbo Hiriaren Zer dator? tarte prospektibo transbertsal honetara. Gonbidatuekin solasean, saiatuko gara hainbat arlotan datorkiguna igartzen-iragartzen. Etorkizuna gure esku dago? Auskalo, baina hobe izango da lagungarri batzuk izatea, adituen eskutik. Gaur finantzen munduari erreparatu diogu, eta horretarako Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973) izan dugu solaskide. Ekonomialaria, bertsolaria eta kirolaria […]

Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]

Joseba Barandiaranekin ekonomia gaiak komentatuko ditugu denboraldi honetan ere, eta lehen saio honetan begirada low cost zerbitzuetan jarri dugu, Ryanair-en krisia abiapuntu hartuta. Ryanair enpresak 400.000 bidaiari lehorrean utzi ditu, datozen hilabeteotako hainbat hegaldi bertan behera utzita. Pilotuen oporrekin nahastu direla esan dute, baina beste faktore batzuk ere egon daitezke […]

2013 amaieran EAEn enpleguak hondoa jo zuen , afiliazio kopuruari dagokionez. Ordutik, lanean daudenen kopurua dezente handitu da (%6,5). Horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaranekin batera. Enpleguren igoera eskualdeka aztertu dugu, izan ere eskualde batzuetan 2013tik enpleguak bera egin du. Toki guztietan berdin ari al da enplegua berrindartzen? bada ez, eta […]

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren eskoletan Joseba Barandiaran izan da. Kultura eta ekonomia ez dira elkarrekin joaten, baina ala ere bi hauek elkartzen saiatu da Joseba Barandiaran. Kultura kontabilizatzeko bere ikuspegia ekarri digu. Ekonomian begiratzen diren gauzak esaterako eurotan zenbatzen dira baian kultur transmisioan bestelako kontaketak daude.  Ekonomiak Barne Produktu […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa abiatu da, zalantzaz beterik dagoen arren, Joseba Barandiaranekin ikuspegi ekonomikotik aztertu dugu banaketa. Ikuspegi ekonomikotik, hiru dira konpondu beharreko gako nagusiak: etorkizuneko merkataritza itunak, finantza zerbitzuak eta eskulanaren mugikortasuna. Finantza zerbitzuak gakoa izango dira, izan ere Londreseko bankaren jarduera nagusia Londresen egiten da. […]