Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak! Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu. Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan […]

Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz. Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu. Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda […]

  Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an  Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina  ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]

Zuzenekoez aritu ginen duela bi aste eta agindu genizuen moduan berriro ekarri ditugu zuzenekoak gurera. Zaleen garrasiak, musikarien ilusioa, argiak, urduritasunez eta gogoz beteriko isiltasun laburrak. Gaurkoan gainera gonbidatu berezi batekin gatoz, gurekin izango da Hertzainak taldeko Josu Zabala. Goazen! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210916_nostalgia_zuzenekoak_vol2_11.mp3 Deskargatu hemen.

Hamargarren saioa heldu da eta ospatu beharra dago. Horregatik gaurkoan zuek izango zarete protagonistak. Aurreko astean eskatu genizuen saioa osatzen duten kantak zuek aukeratzea eta eskaera asko heldu zaizkigu. Goazen ba zuen istorioak, zuen kantu kuttunak entzutera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210909_nostalgia_kantu_kuttunak_10.mp3 Deskargatu hemen.

Gernika aldera joan gara eta 2021eko urtarril-otsailean izandako bi jaialdi ekarri. Eskolarteko finalean kantatu behar zuten Leire Vargas, Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti kantuan izan ziren urtarrilean Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbiorekin; otsailean eta Muxikan, berriz, Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte eta Gorka Pagonabarraga. Bertsoa eta prosa uztartu zaleak […]

Dantzan jarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinak; airean dugu beste POTTO bat. 2020ko hondarrean izandako bi bertso-jaialdi ekarri ditugu (aukeraketa diktatorialean): Orio eta Lezama, eta hamaika bertsolari. Transexualitatea, adierazpen askatasuna, bertsoa… Opari berezirik ere badugu, saiatu baikara prosa eta bertsoa kantuarekin uztartzen: Altxa Porrue, Mikel Inuntziaga, Negu Gorriak eta Galindo… […]

Agur betea esan diogu Durangoko Kafe Antzokiari; goxoki, penaz. Joan zaigu 18 urtean kultura-erreferenterik handiena izan dena, ateak itxi ditu Plateruenak. Eta omendu dugu gaur, Potto saiora ekarri ditugu bertan izan zen akabuko saioaren laginak (eta lagunak), azken bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala Kantua nahikoa ez eta prosan jarri ditugu bertsolariak, musikari […]