Etxerik gabeko hiru pertsonaren heriotzak salatu ditu BesteBi plataformak

Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume baten eta bi gizonen heriotzak salatu ditu. BesteBi plataformak gaineratu du etxerik gabeko pertsona bat gure lurraldeko kaleetan hiltzen denean, porrot kolektiboa dela. Bestalde, adierazi dute plataformak uko egiten diola ezer gertatu izan ez balitz bezala aurrera jarraitzeari. Minutu bateko isilunearekin amaitu dute agerraldia, azken asteotan hildako hiru pertsonak omendu eta gogoratzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Uda euskaraz Gabriel Aresti euskaltegian

ar. Eka 27 , 2023
Uztaila, Abuztua eta Irailean eskaintza ederra dute Gabriel Aresti euskaltegian. Aritz batu zaigu irratira udako eskaintza zabalaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigu. Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian udako ikastaro trinkoak izango dira bai goiz zein arratsaldez, maila guztietan. Bilbon ere barnetegiak antolatzen dituzte eta, bertan, goizean iklaseak eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean […]

Honekin lotuak