Uztaila, Abuztua eta Irailean eskaintza ederra dute Gabriel Aresti euskaltegian. Aritz batu zaigu irratira udako eskaintza zabalaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigu. Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian udako ikastaro trinkoak izango dira bai goiz zein arratsaldez, maila guztietan. Bilbon ere barnetegiak antolatzen dituzte eta, bertan, goizean iklaseak eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean hainbat ekintza ludiko elkarrekin egiteko aukera izaten dute. Bakaikun, Sakana haraneko Burunda aldean dagoen Bakaikuko etxean antolatzen dira euskara ikasteko barnetegiak, Uztailan, Abuztuan eta Irailean hamabostaldietan euskaraz bizitzeko aukera paregabea dute.
Deskargatu hemen.