Martxoan hil zen Mikel Martin Conde EHGAMeko sortzailea eta sexu askapenerako ekintzaile nekaezina. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean. 70eko hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren antolatzen. Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu zuen. Asteburuan omenaldia egingo diote Errenterian., Mikelaldia deituriko egitarau zabala antolatu dute. Aipatu bezala Bilbon ere arrastoa utzi zuen Mikelek eta motorrak berotzeko, eta 69 urte beteko zituzkeenez, Mikelen urtemuga TOPA batekin ospatuko dute, gaur Txomin Barullo tabernan. Jaime batu zaigu irratiko uhienetara, EHGAMeko kidea eta Mikelen laguna.
Deskargatu hemen.