La Basu eta Aneguriarekin solasean, erritmo bizian Rap musikaz

Kafe Antzokian solasaldia izan dugu, bi musikari gonbidatu ditugu. Elkarrekin hainbat lan egin dituzte nahiz eta  bakarka ere euren proiektuak dituzte.  Ane San Miguel eta Elena Caballero. Izen Artistikoa Aneguria eta La Basu, hurrenez hurren.  Rap kantariak ditugu, bi sortzaile. Kantuaz aritu gara  eta argitaratu berri dituzte lanez ere. Ane Guriak Horchata de chufa deituriko lana argitaratu du eta La Basuk “Ni naiz Izotz erregina”. La Basu gurean rapa arrotza zenean, emakumez osaturiko lehen rap taldea sortu zuen. 1990 hamarkadan hasi zen rapeatzen. 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana. 90. hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian hip-hop mugimendurik apenas zegoenean, Jungla Urbana taldea sortu zenuen.  Hip Hop kultura 1970eko hamarkadan sortu zen New Yorken… eta ordutik mundu osora hedatu da. Rap musikan hitzek pisu handia dute.Rapean hitza erdigunean jartzen da,  kritika eta salaketarako musika molde bat, kantatzen dutenari buruz ere mintzatu zaizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Blind Lemon, Boubacar Traoré, Ramones, BideHuts

az. Mar 28 , 2018
Soinugelan izan dugun urrezko grabaziorik zaharrena gaurkoa izan da. Texaseko Blind Lemon Jeffersonek 1927an grabatu zuen Hot Dogs bere gitarra eta oinaren perkusioaz. Kantaren bukaeran berak dio B aldean zegoen kantua Weary Dog Blues ere entzun behar dela eta guk, bere esanetara, hori egin dugu. Reggae pittin bat ere entzun […]

Honekin lotuak