Ekainaren 28an milaka herritar atera dira Bilboko kaleetara, Sexu eta Genero Askapenaren Aldeko Harrotasunaren eta Borrokaren Egunean, Bizkaiko E28 Koordinakundeak deituta. Aurtengo manifestazioaren ardatz nagusia transfobiaren aurkako borroka izan da, eta protesta goizez egin da lehen aldiz, BBK Ria makroekitaldiagatik arratsaldeko tartea kentzeagatik. Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa leloa izan zuen […]

EHGAM talde sexu-disidenteak Bilboko Udalak eratutako Bilbao Bizkaia Harro-k antolatutako programazio turistikoari boikota egiteko eskatu du , eta E28 Koordinadorak deitutako manifestazioarekin bat egin du. Mobilizazioa ekainaren 28an izango da, 12:00etan La Casillatik abiatuta. E28, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, 1969ko Stonewalleko matxinadaren harira ospatzen da urtero mundu osoan. Bilbon, lehen […]

Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, EHGAMek hotelaren itxiera eskatu du gaur, hainbat eragilerekin batera emandako prentsaurrekoan. Gai onen bueltako xehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta bertako Gabrik emandako azalpenak entzun ditugu. Hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuta, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko […]

Martxoan hil zen Mikel Martin Conde EHGAMeko sortzailea eta sexu askapenerako ekintzaile nekaezina. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean. 70eko hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren antolatzen. Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu […]

Euskal Herriko hamar LGTB elkartek Harro plataforma sortu dute, zuriketari eta faxismoari aurre egiteko. Instituzioek pinkwashing politiken bidez ‘harrotasun’ kontzeptuaren hustuketa politikoari aurre egin nahi diote. Ekainaren 28ko harrotasun eguna borroka eguna dela gogoratzeko ariketa bezala ulertu dezakegu. Egun gertatzen hari da hori baina nolakoak izan ziren borroka honetako haztapenak? […]

Urtero EHGAMek ematen dituen Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak eman ditu  LGTB+ Harrotasunaren egunarekin bat eginez. Urrezko Hirukia Dimension publizitate agentzia donostiarrak jaso du,  hainbat kanpaina asmatu izanagatik, euskal gizartearen askotarikotasuna islatzen den, baita esparru afektibo sexualean. Maite Anasagastik jaso du saria, pozez. Trapuzko Espartina saria   aldiz Espainiar judikatura […]

Sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuko du gaur Euskal herriko eta munduko LGTBI komunitateak, ‘Harrotasunak ez du mugarik’ aldarrikatu du Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundeak “Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoi askorik”. Gerrak, ihesaldiak eta errefuxiatu guneak bizi behar izan dituzte eta dituzte Europara datozenek, eta horietako batzuek […]

Bilbon eta hainbat lekutan, datorren igandean Sexu askapenerako eguna ospatuko da. Eta azken aste-egunetan hainbat ekitaldi ari dira egiten, ospakizun hori borobiltzeko: hitzaldiak edo zine zikloa, EHGAMeko Imanol Alvarezek kontatu digunez. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, Bilboko manifestazioa eguerdiko 12´30etan abiatuko da Moyua Plazatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasimanolalvarez.mp3  Deskargatu hemen