Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik eza, umilazioak, diskriminazioa, behartutako muxuak, bortxaketak… Bukatzeko asteazkenean asteazkenean, irailaren 26an, ‘Leioako 5ak’ epaiketa. Ikasle protesta batean atxilotu zituzten 2016an, eta ia 40 urteko espetxe zigorra eskatzen diete.
Deskargatu hemen.