Zientzia Azoka 2018 Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa larunbatean Bilbon

Larunbatean Bilboko Plaza Berrian Zientzia Azoka ospatuko da. Egun osoz, zientzia tailerrak, gazteen satnd-ak eta ikertzaileen gunea izango dira. Kultura zientifikoaz gozatzeko aukera izango da. Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Zientzia azokaren aurkezpenean ikerketa piztu eta bultzatzearen beharra azpimarratu dute. Prozesuan gazteak dituzten bizipenak garrantzitsuak dira, izan ere proiektua garatzeko ikertzaileen laguntza izaten dute. 30 ikastetxeetako 90 proiektu aurkeztu dituzte 313 gaztek. Gaurko aurkezpenean Maitane Alonso Monasterio gaztea izan da, iazko Zientzia Azokan eta aurtengo Bartzelonako Exporecerca Jove azokan irabazlea izan da. Larunbatean Bilbo Hiria irratiak saio berezia eskainiko du Zientzia Azokatik zuzenean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gosariaren garrantzian On ekin nutrizioko aholkuak

ar. Api 17 , 2018
Gaurko saioan gosariaren inguruan berba egin dugu Nahia Zeziaga nutrizonistaren eskutik. Gosariari ez zaio behar duen garrantzirik eman, eta korrika eta presaka egiten dugu. Komenigarria da denbora hartzea eguneko lehenengo otordua egiteko? Denetarik jan dezakegu gosaritan? Gosariak, egokia izateko norberaren arabera antolatu behar da, pertsona guztiak ez dute berdin gosaldu […]

Honekin lotuak