Christian Rodriguez,Josu Ximun Billelabeitia eta Antton Goikoetxeak osatzen dute Lukiek taldea. 2015ean abitu zuten abentura eta ordutik geldi ezinik ibili dira. Udan ere hainbat lekutan ibili dira zuzenekoak ematen. Astelehenean abuztuaren 21ean Alagaran izango dira zuzenean, Toc eta Ezpalak taldeekin batera. Josu Ximunekin berba egin dugu. 2021ean Lukiek #2 deituriko lana argitaratu zuten. Bizia bada diskoa, biziagoa izatea agintzen du zuzenekoak. Ezberdin entzungo da diskoaren aldean, eta hala behar duela adierazi du Josuk. Gaualdi ederra astelehenekoa Algara konpartsan.
Deskargatu hemen.