Oraina kontakizun jardunaldien edizio berria izan dugu hizpide Lutxo Egia eta Marta Zumetarekin. “Erresistentzia” kontzeptuari erreparatuko diote solasaldiek ea, iazkoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, aurten berriro bakoitzak bere ikuspuntutik garatuko du gaia. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira, urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Euren jardunean topatzen dituzten erresistentzietan murgilduko dira hizlariak, kontzeptua ulertzeko bi eratatik ikusita: batetik traba edo oztopo moduan ulertuta, baina baita irauteko eta izateko senetik eta gogotik begiratuta ere.
Deskargatu hemen.