Sarean Zehar #373: [Albiste teknologikoen oasia, Auzitegi Nazionaleko polemiken artean]

373

Saio honetan asko hitz egingo dugu Auzitegi Nazionalaz, Nagore Laffageren hiltzaileari ahazteko eskubidea ukatu zaiola esateko. Auzitegi Nazionalak ere isuna jarri dio Movistarri, SIM Swapping kasuetan datuak babesteko legea hausteagatik. Epaitegiez ari gara, halaber, merkataritza-epaitegi bat piraten futbol-igorleak identifikatzeko eskatzen ari dela esateko, eta albiste hau desinformazioaz hitz egiteko aprobetxatzen dugu. Berri azkar batzuekin amaituko dugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #219: ELEA BOA, Bar Italia, Mandy, Indiana, Gorka Urbizu, Wilco, Audience

ar. Mar 26 , 2024
Gaurko saioan Elea Boa dugu proiektu nabarmendua. 2024 honetan, Talka (Gerturatu zaitez) izenpean, orain arte grabatu dituzten 3 abestiak bildu dituzte. Ganix Illarramendi dago abesti hauen atzean, distantziak markatzen duen norabideari jarraituta eraiki ditu. Bar Italia dugu hurrengo gonbidatua. Ingalaterrako hirukote honek joan den 2023an bi disko kaleratu zituzten. Guk […]

Honekin lotuak