MUSIBLA #219: ELEA BOA, Bar Italia, Mandy, Indiana, Gorka Urbizu, Wilco, Audience

Gaurko saioan Elea Boa dugu proiektu nabarmendua. 2024 honetan, Talka (Gerturatu zaitez) izenpean, orain arte grabatu dituzten 3 abestiak bildu dituzte. Ganix Illarramendi dago abesti hauen atzean, distantziak markatzen duen norabideari jarraituta eraiki ditu. Bar Italia dugu hurrengo gonbidatua. Ingalaterrako hirukote honek joan den 2023an bi disko kaleratu zituzten. Guk The Twits izeneko grabazioa ekarri dizuegu. Abesti desjosiak, doi bat herdoildutik. Hurrengo taldea Mandy, Indiana da. Manchesterren oinordetza industrialaren omenezko soinu lakar eta metalikoak darabiltzate euren I’ve seen a way estreinako grabazioan. Abeslaria frantziarra da eta frantsesa erabiltzen dute abesteko. Oso nahasketa interesgarria. Aurrerago Gorka Urbizu topatuko duzue. Berri Txarrak taldea desegin ondorengo lozorrotik atera da bakarkako disko batekin: Hasiera bat. Bluesaren sustraiak sumatzen dira hautatu duen pop dotorearen atzean. Wilco talde estatubatuarrarekin joango gara orain. Bere historian zehar soinu aldaketa, garapena, izan duen taldea dugu Wilco. Hasierako country soinuetatik esperimentalago den eremu batera bildu dira. Orain disko berri batekin datoz. Horra: Cousin . Eta bukatzeko, Audience talde gernikarraren azken grabazioarekin egingo dugu agurra. Xabi Paiak itzulitako Bob Dylanen letrak baliatuta, B.D. berrikusia diskoa kaleratu dute. Bertan artista amerikarraren zenbait abesti mitiko dotore emanak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anje Duhalde irratian Errobiz mintzo

ar. Mar 26 , 2024
Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara […]

Honekin lotuak