Jende askok baliatzen du Aste Santua bere euskara maila mantendu ala hobetzeko, eta hori eskeintzen du Gabriel Aresti Euskaltegiak; Bilbon bata eta Bakaikun bestea. Isa Isazelaia, euskaltegiko zuzendaria, izan dugu gurean eta bere ustez barnetegiek ere badute opor kutxua. Matrikulazioa oraindik zabalik dago, nahiz eta Isazelaiaren hitzetan plaza gutxi geratzen diren. Izen-ematea euskaltegiaren webgunean egin daiteke ala 944 23 75 91 telefonora deituz. Etxeko txikienentzat Gazteolan ere badago aukera, eta hemen ere toki gutxi geratzen dira.
Deskargatu hemen.