Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara igotzeak suposatzen duenaz.
Filosofo batek behinola esan zuen begiak arimaren leihoak direla. Begiek gainerako gizakiekin harremanetan mantentzen gaituzte. Ikusteko, begiratzeko eta maitatzeko behar-beharrezkoak dira. Entzumena ere garrantzitsua da eta musika ere are gehiago maite dugu, baina ikusmena zentzumenik eta funtsezkoena dugu. Ez da harritzekoa kreazionismoa baztertu zuten eboluzionista guztiek, Charles Darwin eta Alfred […]