Eneko Gorri ekintzaile eta euskaltzalearekin solastatu da Anje Duhalde gaurkoan. Gaztetatik euskararen inguruko hainbat ekimenetan eta instituzioetan izan duen eskarmentutik, Ipar Euskal Herriaren egoera ondo ezagutzen duen ahotsa dugu Gorri. Egun, hiru herrialdeotan euskarak bizi duen egoteraz eta bera tartean dabilen Plazara kolektiboaren xedeez zein lan egiteko moldeez mintzatu da […]

Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara […]

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta […]

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Elustondo Trikitilariak, Pop Staples, Buddy and Ella Johnson, Shonghai Blues eta Eskean Kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu. Are gehiago, kontuan hartuta azken bi hauek uztailaren 2an Kafe Antzokian izango direla, Anjeri elkarrizketa egin dio Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150611soinugelahiat.mp3 […]