“Gure aitak bizilekuz aldatu behar izan zuen lur bila. Nik sistema aldatu nahi dut” dio Rafael Alegría Honduraseko erresistentziako liderrak aste honetako Argiaren azalean. Honekin batera Hiperaktibitatea aztertu dute Asteko Gaian; Kultura eta aisian, aldiz, “Mikel Laboa: musikari berriek berpiztu dute inoiz hil ez zena” landu dute. Termometroan bi aipamen egin ditu Mikel Asurmendi Argiako kazetariak: alde batetik Mikelek berak Niko Moreno Elorrioko alkateari egindako elkarrizketa; eta bestetik, Miren Intxausti Seaskako irakasle beteranoa.
Next Post
SOLAS GIROAN: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
og. Abe 9 , 2010
Bizkaiko aurtengo txapelketaren harira, joan zen igandean Gernikan jokatu zen hirugarren eta azken finalaurrea aipatu digu Jabi Lauzurika lankideak. Bertan gertatukoaren berri eta zenbait bertsolarik Jai Alai-n kantatutakoa duzue entzungai gaurko saio honetan. Abenduaren 18an jokatuko den finalerako zortzikotea erabaki zen Gernikan… DESKARGATU HEMEN!!!
Honekin lotuak
-
2011/01/26
GREBA OROKORRA
-
2014/11/20
IBAIZABAL: Patenteak Euskal Herrian
