SOTOTIK: Michel Chion, Alvin Lucier, Dj Amsia…

Joan La BarbaraZaila da aizue, saioa egin ondorengo web orrirako testua idazterakoan, jarritako musikari guztien zerrendatzea egitea, bakoitzaren ezaugarriren bat edo beste jarriaz. Komak eta puntu eta komak eta puntuak nola antolatu…horregatik, gaurkoan ez naiz konplikatuko eta gidoiak erabiliko ditut:

– Cafe teatro: Lana (Zarauztarren musika goxoa eta definitu ezina)

– Pablo Reche: Paisajes 2 (Musikari argentinar aski ezagunaren ambient pieza bat, oso erraz sartzen dena)

– Joan La Barbara: (Timed) trials and scheduled events (-Argazkikoa- 70. hamarkadatik ahotsak ematen dituen aukerekin esperimentatzen ari den soinu artista Estatu Batuarra)

– Alvin Lucier: Sferics (Frekuentzia puru aguduen eta soinu grabazio txikien konbinaketa egiten du pieza honetan)

– Michel Chion: Dix-sept minutes (Musika konkretua egiten duen frantziarra, musikaria izateaz gain idatzi ere asko egin duena)

– Dj Amsia: izenik gabe (Azkoitiatik datorren musikaria, “turntable” deituriko teknika darabilena)

Deskargatu nahi izan ezkero, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Itsasertza babesteko plana

al. Mar 19 , 2007
Gaurkoan, Iñaki Barcenak duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartutako Itsasertza Babesteko Plana izan du aztergai. Plan horrek itsasertzaren barne mugatik 500 metroko gunean babes handiagoa bermatu nahi du. Bien bitartean, horrek ez die aterik itxiko Pasaiko kanpo portua egiteko lanei. Bizkaiko kostaldean, bestalde, 28.000 etxebizitza eraiki nahi dituzte…. Solasaldi honen bigarren […]

Honekin lotuak