Gaurkoan, Iñaki Barcenak duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartutako Itsasertza Babesteko Plana izan du aztergai. Plan horrek itsasertzaren barne mugatik 500 metroko gunean babes handiagoa bermatu nahi du. Bien bitartean, horrek ez die aterik itxiko Pasaiko kanpo portua egiteko lanei. Bizkaiko kostaldean, bestalde, 28.000 etxebizitza eraiki nahi dituzte…. Solasaldi honen bigarren zatian Bilboko Zabalgarbi Errauskailuaren egoeraz mintzatu da Iñaki. Solasaldia DESKARGATU.
Next Post
PIPERPOLIS: Mahaster River Bergarako taldea, Mikelazulo elkartea eta Ane Muñoz zinemagilea
al. Mar 19 , 2007
Mahaster River hainbat taldetan aritutako musikariek osatutako Bergarako hirukote gaztea da. Gitarra elektrikoa, hamabi soketakoa eta baxua erabiliz bluesa, countrya eta flamenkoaren mundutik bidaiatzen dute. Gai propioak eta bertsioak, abestuak eta instrumentalak. Horixe da talde honek duen berezitasun nabarmenetakoa, hirurek osatzen dute soka hirukote hau. Irtenbiderik gabeko autobideak lehen […]
Honekin lotuak
-
2012/06/19
IBAIZABAL: Iparraldeko kronika
