Hartu arnasa, sakon; mantendu ahalik eta denborarik luzeenean. Hortxe lupina, sakon-sakonean; arpoiarekin ondo apuntatu eta…. Danba!
Urpeko arrantza izan dugu helduleku, eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra elkarrizketatu dugu. Apnearen mundu gazia.
Aerobik irakasleak, Ane Zabala eskirola, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea….
On egin.
Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ […]