KIROL ESKIROL: Bizikletaren gainean egin dugu bidaia

Bizikletaren gainean egin dugu bidaia, eta mundu urrunak gerturatu.
Urtekaria proiektuaren gidari den Jabi Bodegas txirrindularitzaren Wikipedia bizia izan dugu bisitan eta Jabotxa Fernandez lagunak, “Nazioen Tourra” liburuaren aitzakian, identitatea-bizikleta-kazetaritza kontzeptuen azterketa egin du.
Ziortza Villa txapeldun handiaren loria ere zabaldu dugu, iraupen luzeko karrerista mundiala baita GURE gorliztarra; Europako lehena, munduko laugarrena.
Aerobik irakasleak, Joseba Santxoren ahotan Antsonekoa indartsuaren jazoerak, Maite Sarasolaren bertsoak, Kolitza mendiaren zeharkaldia…. Eta musika, musika ona.

On egin

Izan eskirol (ala kirol)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria Aizu aldizkarian

ol. Aza 17 , 2023
Azaroko Aizu aldizkariaren berri  eman digu, Eñautek. Azaleko elkarrizketatik abiatu dugu tartea; Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria elkarrizketatu dute. Egunkariak dituen erronka eta helburuen ingurua berba egin du. Korrika izan dugu mintzagai eta bukatzeko Altxatu Burua ekimena ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231117_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak