Irlandera edo Irlandako gaelikoa ikasteko aukera izango dugu, datorren igandetik aurrera, Bilbon. Ipar Irlandatik aspaldi Euskal Herrira etorritako David izango da irakaslea eta berak azaldu digu zein den ikastaro honen planteamendua. Daviden asmoa eskola arinak ematea da, hastapen mailakoak, eta mintzamenean zentratuta. Igandeetan emango ditu eskolak, erabat doan, eta hilean bi aldiz. Zenbat Gararekin harremanetan jarrita, Gabriel Arestik Kale Nagusian dituen ikasgeletan emango ditu. Berarekin solastatu gara eta bera zein irlanderaren egoera hobeto ezagutzeko baliatu dugu elkarrizketa. Kneecap taldea eta filma ere hizpide izan ditugu, ondo islatzen baitute irlanderak egun irlaren hiri-inguruneetan duen egoera.
Deskargatu hemen.