IBAIZABAL: Petronorreko coke instalazioa

coke.jpegMuskizen Petronor enpresa handiak Coke instalazio bat ezarri nahi du, baina bertako askok ez dute nahi, Gotzon Bilbao Coke instalazioaren aurkako koordinakundeko kideak kontatu digunez. Kontuan hartuta eremu horretan dauden enpresa handien dentsitatea (Bizkaia Badia, Termika, Petronor, A-8, errepide gehiago…) biztanleak nazkatuta daude egoerarekin. Nahiz eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteak duela gutxi Coke instalazio horren bitartez lanpostu asko sortuko direla eta ingurugiroarekiko errespetu osoa izango dutela adierazi, koordinakunde horretakoek kontrakoa pentsatzen dute, lanpostu askoz gutxiago izango direlako eta ingurugiroa zeharo kutsatuta dagoelako. Europan dute salaketa bat jarrita eta onartuta: bien bitartean elkarretaratzeak egiten jarraituko dute eta hurrengoa azaroaren 8an izango da, Muskizen.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081031gontzal.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nora aldizkaria (Azarokoa)

al. Aza 3 , 2008
Nora aldizkariaren 10. zenbakia heldu berri zaigu gai interesgarri batzuekin. Erreportai nagusia “Landa-etxeetatik mendira” izenekoa Iñaki Alcaldek idatzi du: EAEko zenbait mendi ezagunak bisitatzeko aukera eta gertu dauden beste hainbeste landa-etxeren berri ematen du. Aldizkariak Iparraldean zehar biadatzen du bi artikuluren bitartez: Itxaro Bordak idatzitako “Zuberoako 7 herri” eta Alberto […]

Honekin lotuak