Mahaster River hainbat taldetan aritutako musikariek osatutako Bergarako hirukote gaztea da. Gitarra elektrikoa, hamabi soketakoa eta baxua erabiliz bluesa, countrya eta flamenkoaren mundutik bidaiatzen dute. Gai propioak eta bertsioak, abestuak eta instrumentalak. Horixe da talde honek duen berezitasun nabarmenetakoa, hirurek osatzen dute soka hirukote hau. Irtenbiderik gabeko autobideak lehen lana Unai Azkaraterekin batera ezagutu dugu.
Mikelazulo Kultur elkarteko Oier Guillanek hitzONTZIa: testu laborategia, hiru poema luze eta antzezlan labur bi, ikuskizuna aurkeztu digu.
Proiektu hau Mikelazulo kultur elkarteak irailetik burutzen ari den PIEZAK ekimenaren testuinguruan kokatzen da. PIEZAK ekimenaren bidez sormen arlo
ezberdinen arteko esperimentazioari irekitzen zaio bidea, hilero azken ostiraletan eskaintzen diren emanaldi irekien bidez.
Ane Muñoz zinemagile gipuzkoarrak bosgarren film laburra estreinatu berri du Topaguneko Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren IV. edizioan. “Loturak” filmak Fermin Muguruzaren musika dauka, eta inguruko istorio txiki bat kontatzen du. Ane Muñoz zinemagilea izan da gurean.
Irrati nobelaren atal berria John Trollope hamabostean behin …..DESKARGATU!