ICHH: “Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigorekin Iñigo Cabacas Herri Harmailako kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur. Jazarpena duela urteetatik dagoela argi adierazi digu, baina gaineratu du jazarpen hori duela urte eta erdi inguru areagotu egin dela. Jasotako isunek maila ekonomikoaz aparte, maila pertsonalean ere eragina dutela adierazi du. Kolektiboa elkarrizketarako eta konponbidea bilatzeko prest dagoela esan du Iñigok. Gaineratu du, ez dakitela ea hurrengo partidetan animatuko duten edo ez, Athleticek hartzen duen jarreraren araberakoa izango da haiek hartuko duten erabakia.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Naizenek 10 urteko ubilbidea ospatuko du: Adin Txikiko transen errealitatea ikusarazten

al. Ots 3 , 2025
Adin txikiko transexualen familiek ekitaldi xume batekin ospatuko dute euren errealitatea ikusarazten emandako hamarkada. Naizen sariak emango dizkiete Kattalingune eta Harrotuko langileei eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Ekitaldian, maiatzean Bilbon izango den Nazioarteko Biltzarra aurkeztuko dute. Bertan bilduko dira hainbat herrialdetan haur eta gazte transen inguruan ikertzen eta lanean […]

Honekin lotuak