Supersurraren aurkako manifestazioa egingo da apirilaren 24an

Bi urte igaro dira jada Supersurraren obra hasi zenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbotik Arrigoarriagara zuzenean joateko bidea eraikitzea erabaki zuen, Bilbora bertara sartzea sahiesteko.Baina errepide hori egiteak Bilboko Bolintxu eremu berdean obrak egitea suposatzen du, eta jada Seberetxe inguruko basoko 15 hektarea hartu ditu  proiektuak. Erabaki honen aurrean, hainbat plataformak natura suntsitzea dela azpimarratuta, auzitegietara jo dute. Bolintxu bizirik plataformako kideek adierazi dutenez, Supersurrek ere ez omen du balio izan bere eraikuntzaren helburuetako bat lortzeko; alegia, A8 errepidean dauden auto ilaren arazoa konpontzeko. Bestalde, azaldu dute auto pribatuaren erabilera bultzatzen duela eta horrek larrialdi klimatikoari buruzko eztabaida berpizten duela. Ampliacíon de Supersur Ez plataformako Hodei izan dugu gurekin gaiari buruzko datu gehiago emateko.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Prest aldizkaria hogei urte beteta, prest beste hainbesterako

ar. Api 13 , 2021
Deustualdeko Prest aldizkariak martxoan 222. zenbakia argitaratu du. Zenbaki berezia izan da aurtengo martxokoa, izan ere aldizkariak 20 urte bete ditu. 2001. urtean argitaratu zuen lehen zenbakia azalean Deustualdeko leku bat agertuta. 20 urte ez dira gutxi euskarazko herri aldizkari batentzat, eta horregatik oraingoan zenbaki berezia egin dute. Azalean Lur […]

Honekin lotuak