Pentsiodunek gutxieneko pentsioen euskal sistema osagarria sortzea eskatzen dute

Pentsiodunek gutxieneko pentsioen euskal sistema osagarri bat sortzea eskatzen dute, 60 urtetik gorako pertsonek bizi-baldintza duinak bermatzeko beharrezko diru-sarrerak izan ditzaten. Ekitaldia egin dute Kafe Antzokian. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak otsailaren 4an manifestu bat argitaratu du, gizarte eta lan arloetan nabarmenak diren 288 pertsonak sinatua. Manifestuak Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak sustatutako sinadura bilketa babesten du, EAEko Parlamentuan aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea eztabaidatua eta bozkatua izan dadin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nuen Maite irratia jaio da Deustun

az. Ots 5 , 2025
Larunbatean jaialdi batekin abituko du ibilbidea Nuen Maite irratia. Auzotik eta auzoarentzat eraikitako espazio berria da, Deustuko Gazte Lokalean emitituko duena. Lan-taldekoak buru-belarri ibili dira irratia aurrera eramateko. Gazte Lokaleko Txoridenda espazioa berreskuratu dute, egokitu eta podcastak grabatzeko estudioa antolatu dute. Larunbatean goizetik abiatuko den ongi etorri festa antolatu dute, […]

Honekin lotuak