Larunbatean jaialdi batekin abituko du ibilbidea Nuen Maite irratia. Auzotik eta auzoarentzat eraikitako espazio berria da, Deustuko Gazte Lokalean emitituko duena. Lan-taldekoak buru-belarri ibili dira irratia aurrera eramateko. Gazte Lokaleko Txoridenda espazioa berreskuratu dute, egokitu eta podcastak grabatzeko estudioa antolatu dute. Larunbatean goizetik abiatuko den ongi etorri festa antolatu dute, eta bazkal ostean grabatuko dute lehenengo saioa. Ondoren Gazte lokalean Katu eta Bennize arituko dira zuzenean.
Deskargatu hemen.

